XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aztertzaile zuhurra.

Zein jostailu da?

Irakurri arretaz ume bakoitzak dinoana eta aurkitu gogokoen dauan jostailua.

JOSEBA

Nire jostailua ez da karratua, ezta laukizuzena ere.

Ez dauka burpilik baina bidaiak egiteko balio dau.

KOLDO

Nire jostailuak ere ez dauka burpilik baina mogidu egiten da.

Ezin da joan errepideetatik baina balio dau bidaiak egiteko.

AMAIA

Nireak ere ez dauka burpilik, ez da ez zuria ez horia bakarrik.

Ortzadarrak daukazan kolore guztiak daukaz.

PATXI

Nirea biribila da burpilaren modukoa, bere kolorea zuri-baltza da eta gogor jo ezkero botea egiten dau.

MIREN

Nire jostailuak ez dauka burpilik, jantzi eta erantzi egin leiteke eta Joseba eta Koldoren jostailuetan ibili ere.

ANE

Nire jostailuak ez dauka burpilik, ez dau balio bidaiak egiteko, baina beti eroaten nau neuk gura dodan lekura.

JOSEBA/KOLDO/AMAIA/PATXI/MIREN/ANE